GERNIKE

Urdaibaiko kooperatiba txiki bat gara eta egiten dugun guztia tentuz eta artisau erara egiten dugu. Gure produktuak bakarrak eta esklusiboak dira, baina, aldi berean, hurbilekoak eta eskuragarriak. Gainera, gure lan-prozesuetan, kulturarekin, ingurumenarekin eta gure ingurune sozialarekin errespetuz jokatzeaz arduratzen gara.

Gernike markako hainbat ildo dauzkagu: artisautza birziklatua, opari pertsonalizatuak, gastronomia otzarak, gonbidapen pertsonalizatuak…

Artisautza birziklatuaren barruan, euskal kulturan oinarritutako kamiseta bilduma sortu dugu, BASQUELAND bilduma. Folklorea, herri kirolak, nortasun ikurrak, ohiturak… tradizioa berrinterpretatzeko abiapuntuak dira.

Erabiltzen ditugun kamisetak pertsonekiko zein ingurumenarekiko prozesu iraunkor eta errespetuzkoen bidez eginda daude; birziklatutako ehunak erabiltzen ditugu diseinuak sortzeko.

OHARRA: Kamiseta bakoitza bakarra da. Aplikazioak egiterakoan, jatorrizko diseinuaren kolore-sorta mantentzen da