Nadia Barkate

Pico pato marrazki bat eta txoritxo bat da

(Nadia Barkate, Bilbo: 1980) Marrazketak funtsezko zeregina du nire lanean. Beste pertsona batzuek idazketa erabiltzen dute, baina ni marrazkiaz baliatzen naiz iruditeria eta ordena narratiboa finkatzeko, artean eskaintzen diren eran, ahozkoarekin hausten duten bi ahalmenak. Azken aldian, nire praktikak ilustraziotik gertu dauden forma deskriptiboak hartu ditu, eta, alderantziz ere jo du, haiengandik urrunduz sintesi-esparru batera. Badirudi oztopoak handiak direla; zailtasun batzuk gainditzea itzulipurdi dorpea izaten da batzuetan, eta jauzi arriskutsua bestetan hunkitu ahal izateko. Gaiak lantzean, nola-halako obsesio esentzialista eta naifa izaten dut gizakien produktuekiko, haien mito eta sinboloekiko Obsesioa bera izan daiteke gaia, edo pertsonaren ideia, edo kolektiboarekiko identifikazioa, edo feminismoa, edo etorkizuna, edo artearen tradizioa, edo teknika edo marra. Pertsonek uzten dituzten aztarnak interesatzen zaizkit bereziki, adibidez, haien sinadurak edo gehiegikeriak.