Sergi Botella eta Elba Martínez, orain dela hamar urte baino gehiago hasitako kontakizun bat, T-Festan gelditu, eta aurrera jarraitzen du.

Elbaz dudan lehen oroipena 2005ekoa da, orduan ni “enpresa-proiektu” batean sartuta bainengoen -YProductions-en-, eta Bartzelonako Centre Cívic de Sant Andreu-n egiten den Premi Miquel Casablancas-eko epaimahaian egon baikinen. Hainbat proiektu ditut gogoan, benetako proiektuak denak -ez zait hitz hoberik bururatzen-, eta, horien artean, Elbarena zegoen, zalantzarik gabe. Urte hauetan guztietan, berriz egin dut topo bere lanarekin, han-hemenka, eta sentsazio bera eragin dit beti, nekez izendatu daitekeen sentipena. Orain dela hilabete gutxi, biok lagun dugun Francesc Ruizen bidez, harremanetan jarri ginen elkar ikusteko. Elba Donostian bizi da, eta ni orain dela urtebete baino pixka bat lehenago aldatu nintzen tokiz. Bildu behar genuen, baina, azkenean, ez gara elkartu T-Festako saio hau iritsi arte.

Sergiri dagokionez, ez naiz ondo gogoratzen noiz izan zen. Ziurrena honetaz hitz egingo genuen, baina hau berarekin gogoratzea ere ez dut gogoan. Beharbada 2005ean elkartuko ginen Sergi eta biok Hangar-en, bera hango teknikaria baitzen garai hartan. Ni toki horietatik mugitzen nintzen, “Porno Acrobático” izena zuen ekoizpen-beka batekin, edo, agian, han zegoen Hamaca proiektuaren ondorioz izango zen -YPrekin hori ere-. Harrezkero, ur asko igaro da zubi azpitik. Lehen, Sergi Bartzelonako eszenakoa zen, eta nik noizean behin baizik ez nuen ikusten; orain, berriz, lagunak garela esan dezaket. Ez dugu aldian behingo traturik, ia inorekin ez baitut horrelakorik, baina topo egiten dugu han eta hemen. Bizitzan izaten diren norabide-aldaketen ondorioz, gaualdi gogoangarriak izan ditugu elkarrekin, ezin hori uka, baina lanean ere aritu gara elkarrekin. Sabadellen gertatu zen hori, SIS Galerian, erakusketak egiteko espazio bat duen marko-saltoki batean. Orain dela gutxi, berriz egon gara lan-ingurune berean, L’Estruch-eko Nau-ren egoitzetan. Hortxe ezagutu zuen Rosa.

Horraino laburbildu ditut biekin izan ditudan topaketa ia historikoak. Eta hemendik aurrerakoak amaiera emango dio harremanen triangeluari, eta T-Festaren jardunaldian gertatutakoa da.

Larunbata, arratsaldeko seiak, busean heldu naiz, metroa hartu dut, eta zamaz gainezka jatsi naiz Zabalbidetik Puerta topatu arte. Mesfidantza pixka batez, helbidez okertu ote naiz. Atetik tixert asko ikusten ditut paretan jarrita. Izan ere, edizio honetan, Elbak eta Sergik, baten tokian, 18 tixert diseinatu baitituzte! Biek ahal biek mendetasun gehiago dute gehiegikeriak egiteko, bizitza modulatzeko beste edozein formarekiko baino. Esaldi, eslogan, iragarkien formatuko testuaren alde egin zuten. Bien arteko ustezko elkarrizketan:
– ei, motel, zer egingo duzu tixertetan?
– baina, motel, ez al genuen elkarrekin egin behar?
– ui, utzi, nik zerbait egingo dut hortik bildu ditudan esaldi batzuekin
– zein esaldi? Nik ere baditut esaldiak.
Ziurrena ez zen horrela izan, Elbak eta Sergik ez baitzuten lehenagotik elkar ezagutzen, errealitatearen planoan behintzat; baina proposamen guztiek esaldi, eslogan, iragarki bat dute abiaburu.

Sergiren tixertak patroi beraren arabera zeuden eginda maila formalean; testu laburrak ziren, gehienez 4 edo 5 hitzekoak, nahitaezko gramatikarik gabe, hau da, beti sintagmak eratu beharrik gabe… Lehenago elkartuta egon behar ez zuten hitzak. Serifarik gabe tipografia batean inprimatuta, letra-gorputz ederrarekin. Orain dela gutxi lagun amerikar bati azaldu nion zein eder izan daitekeen handia edo lodia. Ba, horixe, gorputz handi bat. Testuaren gainean, era partzialean, kolorezko laukizuzen bat jartzen da. Normalean, tixertak duen kolorearen osagarri den kolore batez, tipografiak duen kolore berberaz -lizentziaren bat izan arren-. Koadrantean geratzen den testu-zatia negatiboan egiten da, hau da, testua laukizuzenaren azalerara harrotzen da. Berriz idatziko dugu. Testua laukizuzenaren azalerara harrotzen da. Normalean, horrela, baina lizentziaren bat izaten da. Nola-halako erritmoa dute elkarrekin.

Elbaren tixertak era askotakoak dira: tipografiatutako testuak, batzuk markoarekin eta beste batzuk markorik gabe, marraztutako testuak, marrazkia duten testuak. Batzuetan letra bikoitza edo birpasatua da. Berriz. Batzuetan letra bikoitza edo birpasatua da. Letraren tamaina handia, txikia ertaina eta aldakorra da. Testuen luzera ere ez da egonkorra. Hitz bat, bi, lau edo esaldi bat izan daiteke. Entzun den baina beharbada idatzita sekula ikusi ez den esaldi bat. Izan ere, esaldi horrek ez du perpausa izateko joerarik; esaldia izango da, edo pixka bat lehenago moztuko da. Eta nire baliabide gogokoenetako bat erabiltzen du: errima osoa! Zergatik egin errima “kamioi” eta “siloi” hitzekin, “kamioi” eta “kamioi” hitzekin egin ahal baduzu? Andy y Lucas-en Por tu ventana kanta puskan bezala:[https://youtu.be/ZaEc1eiHBsw], bertan, “cocina” eta “cocina” hitzek (sukalde) egiten baitute errima. Tranpa duen kantua da, itxuraz asmo onekoa, bihotzetikoa ere bai, baina denik era bakardaderik urrundu eta urrunena desiratzen dio protagonistari. Baina beharbada ez da errima -Elbarena-, musika-koda bat baizik ez da. Sevillanetan esaldi bera baina alderantziz errepikatzen denean bezala.

Flashback bat egingo dugu. Hori guztia ikusten dut Puertara iristean, bezperan Sergi ikustera joateagatik tren bat galdu, eta busa hartzea beste erremediorik ez izan ondoren. Ez da Sergiren errua, nirea baizik; baina “gurasoen” edo “dirudunen” estiloko taberna batean diskoak jartzen ikustera joan nahi nuen eta horrek eragin zidan. Bitxia da kontu bat bestearekin lotzea, eta ohartzea aita izateko adina urte ditudala, baina sekula ez dela dirua izateko unea iritsiko. Bada, Puertara iristean Rosari esaten diot badakidala zer egingo dudan, ideia bat izan dudala, eta hori oso katalana dela esaten dit. Edo oso Bartzelonakoa, ez naiz gogoratzen. “Zer? Ideiak izatea”, galdetzen diot. Eta ez dut erantzun argirik jasotzen, denak lanez gainezka baitaude, tixertak tolesten, mahaiak eta aulkiak paratzen eta moldeko ogian zerbait zabaltzen. Okerrena da, ez gustatu arren, egokia iruditzen zaidala. Muina ukitzen. Ideiak izateko kontu hori oso katalana da… Hori astakeria! Zergatik ez formen mundua, pasioena, ideologiena… Ez, ideiena. Tira, “qui matina fa farina”, eta nik bitarteko bat behar nuen ahalik eta arinen testua egituratzeko. Aitzakia bat. Zerbait lasai egoteko. Ez bainaiz hain iaioa letrak egiten, ez irakurrita, ez idatzita. Baina kantatuta desberdina da. Ez dut esaten kantatzeko kontu horretan iaioa naizenik, baina badut nola-halako erraztasuna testua eta doinuak bateratzeko. Horrek zerikusi gutxi du kalitatearekin. Baina Elba eta Sergiren 18 testuak kanta bilakatzea kopuru mardula da. Dena dela, 18 astakeria horiek egiteko, grabatzeko eta eskegitzeko, ordu eta erdi baizik ez dut behar izan. Beharbada, gutxiago, bitartean hozkailuan zeuden hondar batzuk jaten aritu bainaiz, gaur Bartzelonara joateko trena hartu aurretik (2016-02-10). Horrela, testua ez bada egokia, ba, zera besterik ez da izango, kanta batzuekin batera doan testu bat. Kontu bat zerbaitetan txarra, kaxkarra izatea baita, kasu honetan idazketan, eta beste kontu bat baita alferra izatea:
– Hau testu kaxkarra!
– bai, baina 18 kanta egin ditu
– baina jaten zuen bitartean egin zituen
– bai, baina 18 horiek bi LP dira

Egia esan, oso arin hasi naiz testua ixten eta kantak egiten, baina aste pare bat eman ditut hori lantzen. Hozkada bat egin nahi diozun baina afaltzeko gordeta dagoen postre bat bezalako zerbait. Moduak eta tonuak ibili ditut buruan, testua lantzeko. Eta saiatu naiz kantak egiten kantak izan zitezen, jaitsitako programekin eta aplikazioekin erritmoak eta musika gaineratuz. Baina, jakina, ez dakit ezer musikaz, eta azken unera arte itxoin dut ezer gabeko erregistroko fase narrasera itzultzeko. Hori da hobeto ezagutzen dudan modua, eta, batzuetan lotsa ematen badit ere, horixe da hobeto ezagutzen dudana. Sukaldea sukaldearekin.

Eta zertaz ari dira Elbaren eta Sergiren testu horiek? Esaldiak, esaldiak ia, esloganak,…? Elbak azaldu zuen aurrena, baina ez zuen kontu askorik aipatu bere esaldiez. Testua zein lanetan erabili zuen erakutsi zigun: paretan, bideoan, ehunean… Egia esan, askoz ere kontu gehiago esan zigun gainerako guztiaz. Esaldi horiek noiz agertzen diren, edo esaldi horiek zein klimatan agertzen diren. Familia-giroan, jai-giroan baina familia-giroan, egoera zitaletan baina familia-giroan. Gauza guztien antzekoa den tratamendu moduko zerbait, amaigabeko aisialdi baten modukoa, baina aisialdi bizikoa inondik ere. Eta argazkien karrusel bat pasa zigun, bere burua besondoz apainduta agertzen duten argazkiak erakusten dituenak bezala. Kontu bera da Turkiara egindako bidaia bat, zein Bartzelonara zein Bilbora. Ez da kontu bera, tratamendu bera da. Kontu bera da zaldi-kilker baten argazkia eta arropa-esekitoki bat. Ez da gauza, baizik ingurunea, nola sortzen den gauza, nola gauza etxea den.

Gero, Sergiren txanda zen; berak zera baizik ez zuen azaldu: non zuten sorburua bere tixertetako testuek. Baina noraezean ibili zen tarteka. Normalean bisitatzen duen tumblr baten berri eman zigun #nombre del site#; bertan halako nahasketa bat aurkitzen zuen: gustu txarreko irudiak, bitxitasun freudiarreko beste batzuekin batera, hainbesteraino non giza ulermenaren beste aldera erabat dauden mugiden bildumak ere bai baitaude. Esaldi horietako askok testuan inprimatuta jasotzen zituzten irudi horiek eragindako zirrarak. Adibidez, “ezkontza errusiarra txandal zuria” esanda, dena dago esanda. Gero beste tixert batzuk zituen, hortik ez zetozenak, Sergi lizentziak dituena baita. Horiek beste lan batzuetan dute sorburua, batzuek musika elektronikoarekin duen isurian edo loturan. Eta beste batzuk grafiti-egile anonimo batenak dira. Brotxaz eta pintura zuriz aritzen zen 80ko hamarkadan Vallès eskualdean, “Autoría cobarde” (Egiletasun koldarra), “Sprays afeminados” (Spray ematuak) edo “Resulta que resalta” (Kontua da nabarmentzen duela) bezalako kontuak margotzen. Horietatik bat baizik ez zuen egin: “Egiletasun koldarra”.

Bileraren amaieran, Sergi eta Elbari eskatu nien kanta, gai, talde edo musika-mota bat esateko esaldi bakoitzari, tixert bakoitzari buruz. Doinuak egiterakoan laguntza gisa izateko, baina azkenean atera zaidana egin dut. Niri galdetuz gero, hutsik geratuko zen proba hori. Baina biak ala biak oso iaioak izan ziren ariketa egiten. Sergi bizkorra da, baina doitasuna bilatzen du kasu bakoitzean. Kanta zehatzen zerrenda bat eman zidan. Elbak, itxuraz, zalantzatiagoa ematen zuen, baina azkar-azkarra izan zen, taldeen-kantarien 7 izen eman zizkidan esaldi bakoitzeko. Argi eta garbi zuen. Horrekin zera baizik ez da frogatzen, musika-alderdiak toki bat hartzen duela edo agerpen bat duela. Sergik elektronika du, italodiskoa, eta oso kanta zehatzekin; Elba, berriz, uneak ditu, Dorian jartzeko unea, Saladamantinarena etab.

Ekarpenaren ideia artista bakoitzari opari bat egitea baizik ez da; beraz, haientzat da. Zera baizik ez dut nahi: hala Elba nola Sergi nire kantetako batekin maitemintzea, batekin aski da. Eta, gainerako irakurleei dagokienez, aski dut honaino iritsi bazarete.

Playlist honetan haiek gomendatutako kantak eta nireak txandakatzen dira. Lehenik Sergirenak, gero Elbarenak, eta, azkenik, biek batera egin zuten tixerterako hautatu zuten kanta bat (sintonia izugarrian). Elbari dagokionez, neuk hautatu nuen talde bakoitzaren kanta. Sergiren kantuetan, berriz, Evol-ena ordezkatu nuen, ez bainuen youtube-n aurkitu. Això és tot.

Escrito por Marc Vives

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*