Nenazas

Nola hasi ziren kontuak…

Bada, egun batean, karrera bukatu berri zuten Arte Ederretako lizentziadun batzuk nola edo hala bizimodua ateratzen hasi ziren… Eta bizitza oso gogorra denez, eta hitz eta pitz arituz ezin denez ezer lortu, lagunartean, kale eta tabernetan ibiliz, egun batean erabaki zuten beren gustuak, arazoak, dilemak, miseriak eta desirak boladako fanzine batean gauzatzea, haiek esaten dutenez, fotokopia eta grapaz egindako horietako batean.
Baina Nenazas ez da hori bakarrik…

Zer da Nenazas?

Talde irekia da, hasiera batean emakume artistek osatua. Gero aldatuz joan da pixkanaka, ikuspegi bera duen jendea barnean biltzen. Ikuspegi soila eta hurbila du, eta artea eta feminismoa bateratzen ditu, bi hitz handi horiek mundurik errealenarekin adiskidetzeko xedez.
Gonbit egiten digute erantzunik gabeko galderekin gogoeta egiteko, eta asmoen adierazpen hutsa diren
galdera horiexen bidez zehazten saiatzeko ere bai (edo ez). Haiek ere zalantzan jartzeak mugatu egiten du norabidetzat hartu nahi duten esparrua.

Sentsibilitatea, “nenazas” hitzaren zergatia

Hasiera batean birao gisa erabiltzen den hitz bat onartu da, integratzeko asmoz, sentsibilitatearen bidez adiskidetzat har daitekeela babestuz, hainbesteko indarrez, non hasierako identitatea galdu, eta esanahi berria hartu baitu, harrotasunez bizi izandako sentsibilitate sendo batena.

Ze egiten du Nenazas taldeak?

Izen bera duen fanzinea egiten du, eta, paperean argitaratzeaz gain, hemen jartzen du ikusgai, doan deskargatu edo erosi ahal izateko: http://nenazas.tumblr.com/. Poemak, marrazkiak, argazkiak, kontakizunak, iritzi-artikuluak, asmo-adierazpenak…
Eta hirugarren alea atera du. Sorginei eskainitako ale honetan, emakume sendo eta independentearen kontzeptualizazio ona berreskuratu du.

Horrez gain, Nenazas taldeak performanceak egin, kaseteak grabatu, eta bururatzen zaion guztia egiten du. Orain, gainera, erakunde publikoak dituzte eske.

Feminismoa

Feminismo hurbila, are hurbilagoa hitz hori higuintzen dutenentzat, eta zer esan nahi duen oraindik galdezka ari direnentzat ere bai…
Izan ere, Nenazas taldekoek femeninotasunaren ikuspegitik idazten dute, baina ondo konpontzen dira maskulinotasunarekin, hain zuzen, “egite” horren bidez.

Nenazas, T Festa, tixerta, sorginak, akelarreak eta desira onak

Urriaren 10ean, Nenazas taldeko kide batzuk Puerta espaziora etorri ziren, T-Festarekin diseinatutako tixerta aurkeztera. Horrela, bere idiosinkrasiaren berri eman ziguten, era erraz eta atsegin batean, eta fanzinearen azken alearen tituluari ohore eginez -“Brujas”,”Sorginak”-, gonbit egin ziguten beren akelarrean parte hartzeko: queimada bat geure desirarik onenak adierazteko.

escrito por Alicia Vive Aquí

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*