T-festa OPEN 10: Elba Martínez eta Sergi Botella

Elba Martínez. Arte Ederretan lizentziatu zen Dublingo National College of Art and Design Unibertsitatean, eta gaur egun Ikerketa eta Sormena Artean masterra egiten ari da UPV-EHUn. Irungo Kunsthal Arte eta Diseinu Eskolako irakasle-taldeko partaidea da, eta Argazkigintza eta Arte Grafikoetako zenbait prestakuntza-ikastaro eginak ditu Artelekun.
Bere azken erakusketen artean, nabarmentzekoak dira Palmeras, tilos, limoneros, chicles, horquillas, polizías (Palmondoak, ezkiak, limoiondoak, txikleak, urkilak, poliziak) -Ziudadela, Iruñea, 2013- eta La rosa de de Halfeti (Halfetiko arrosa) -Egiako Kultura Etxea, Donostia, 2016-, edota bere parte-hartzea Baionako Apollo 3 jaialdian 2014an edo Zarata festen, 2015ean.
www.elbamartinez.wordpress.com

“Niretzat ez da arrotza testuak dituzten kamisetak diseinatzea. Nolabait ere, nire esaldiak ehunezko euskarri horretara lekualdatzea da, eta kaleetan, tabernetan ibiltzen jartzea, eta etxeetan eta armairuetan bizitzen…

Esaldiak idazten ditut, aldaera poetiko bat delako, eta niretzako poesia mundua ulertzeko modu bat da, barrutik hazteko era bat. Nik egindako 2005eko No un sitio, sino el sitio (Ez leku bat, lekua baizik) bideoa, Samuel Becketten Worstward Ho liburuko testuekin, edo 2003ko Merienda de Negros (Beltzen askaria) bideoa, Leopoldo María Panerorekin, ikus-entzunezkotik abiatuta arlo poetikoan murgiltzen diren lanak dira. Nire argazki-multzoak paper, eskuzapi edo post-itetan idatzitako esaldien argazkiei ematen die bide bere egitura erritmikoan; eta azkenik plotterretan osatutako nire esaldiek, hala nola Me confunde todo pero sobre todo me confunde el mar (Denak nahasten nau, baina batik bat itsasoak) edo Prohibido besar al ciervo (Oreinari muxu ematea debekatuta), esanahi-adierazle moduan esperimentatzen dute tipografia eta kolore jakin batzuk erabiliz.”

Elba_Estambul 2015_lowElba_estambul nota, 2015_low

Sergi Botellaren lanak erabat egunerokoa den errealitatea du ardatz, eta gure eguneroko errutinak definitzen dituzten engranaje afektibo eta emozional konplexuak bistaratzea du xede. Estrategia horrek, praktika artistikotik abiatuta, ahalmena ematen dio erreala eta egiazkoa denetik bereizi ezinezko fikzio-formulekin entseguak egiteko. Prozesu iraunkorrean dabilen narrazio-sistema bat da, eta artistak berak bizitakoak ditu abiaburu, eta bera mugitzeko dituen bat-bateko inguruneetan sortzen zaizkion harremanak eta eraginak ere bai. (David Armengol 212)

Ravetrospective I
14 kamisetak osatzen dute Ravetrospective serieko lanetako lehenengoa. Testu guztien jatorrian lehenagoko lanak eta irudi komunak daude, bai eta orainaldiko eta etorkizuneko beste proiektu batzuek ere. Ravetrospective I esanahien bestelakotze bezala azaltzen zaigu, testuak irudikatzearen eta irudikatzen dutenaren artean, kontzientziaren hainbat egoeratan isolatutako esaldiak, elkarren artean kromatikoki lotuta.

Sergi_Ravetrospective_Sergi_low

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*