T-festa OPEN 9: Itziar Okariz

Itziar Okarizen performanceen sail bat da Ametsen egunkaria. Testu baten, ametsen egunkariko laburpen baten zatikako irakurketa da. Testuaren eta bokalizazioaren arteko espazioaren ikerketa; kontatutako amets bat, artistaren gorputzetik igarotzean aldatua; errepikatuz eta kenduz sortutako esperientzia. Irakurketa bakoitzean, ametsaren zati bat errepikatzen da, testuaren azken hitzari aurrekoa gaineratzen baitzaio ondoz ondo, harik eta testua (eguneko ametsari esleitutakoa) metatuz osorik agertzen den arte.

DSueños_helvetica

Itziar Okariz. Artista da. Maiz, hizkuntzari eta subjektu gisa definitzen gaituzten ikurren ekoizpenari buruzko ekintzak egin ditu bere lanean. Banakako azken proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira: Zoom out; Diario de Sueños, Galería Moisés Pérez de Albeniz, Madril (2015). Caja Negra/Cubo Blanco, CA2M, Madril, Keramikvonschaedler, Nendeln, Liechtenstein (2014). II. Secció Irregular, Mercat de les Flors, Bartzelona (2013), Un número de acciones determinadas, MUSAC, Leon (2013). Uno, uno, dos, uno, Carreras Múgica Galeria, Bilbo (2012). Irrintzi, repetición, La casa Galería, Mexiko Hiria, (2011). Ghost Box, Rekalde Aretoa, Bilbo (2008). Curating the campus: To Pee in Public and private Spaces, The Singel, Anberes (2007). Talent, Vita Kuben, Umea, Suedia (2007) eta Climbing Buildings, If I Can’t Dance… Utrecht (2007).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*