T-festa OPEN 8: Nenazas

tumblr_inline_n5gcybWis01rfa96a

Nenazas proiektuak birao baten arrunkeria eta gordintasuna ditu, sentsibilitate barregarri baten gorespenarekin nahasita. Negar-muxinka ari zarela, mukiekin eztarrian trabatzeko grazia da. Ahalmen sentibera bat, aurkako mundu batean, betikoa. Beharbada esan genezake gorroto samurra dela, edo gogortutako xamurkeria; beharrezkoa den zerbait, katalizatzaile gisa edo guztiz alferrikakoa den zerbait bezala, traba izugarri bat. Makurrena zera da: ziurrena ez duela definizio zehatzik, edo ez dakigula definitzen; beraz, benetan NENAZA bazara, ondo jakingo duzu zertaz ari garen.

Talde multiformea gara, mutantea eta heretikoa ere bai, amorruz kutsakorra eta txundigarria. Performanceak, fanzineak eta poesia egiten dugu, oihuka aritzen gara, abesten dugu, pentsatzen dugu, hitz egiten eta dantzatzen dugu ahal dugun guztia.

Hona hemen bolada honetan Nenazas izan garenon artean (une batez besterik ez bada ere) sortu diren galdera batzuk, gure ustez partekatu beharrekoak:

Arteek ahalmen iraultzailea dutela uste duzue?
Guk feminismotik kanpo kokatuta hitz egin genezake? Orduan, geure hitzak zentzurik izango luke?
Hartzen dugun jarrera sendoa al da? Beharra dagoela uste duzue?
Kulturak undergrounden baizik ez al du iraunarazten?
Pertsonek sentsibilitatea dutela uste duzue?
Erreproduzigarritasun teknikoa dagoela uste duzue?
Guk geuk egiteko aukera dagoela uste duzue?
Formak edukiaz hitz egiten al du?
Honekin guztiarekin aurrera egin behar al da?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*