Reading-erako bidean. Zenbat urte nituen galdetu zidan, eta nongoa ote nintzen ulertu nuen.

T-festa Open 7: Azucena Vieites
Jorge Núñez, 2015

2008-2009an Gasteizko (Araba) Montehermoson Arte eta Ikerketako programaren barruko proiektuan egindako irudi batzuk abiaburutzat hartuta. Siluetek ez dute hainbesteko loturarik soslaien amaierarekin (hondoaren eta figuraren arteko espazio horrekin), argi kontrako, suteko garren argiko forma kutunekin baizik. Izan ere, silueta horiek gu eta argi-fokuaren artean daude, baina, hala ere, pintzelaren keinua ikus daiteke haien artean, Olympiako punk-taldeetakoen ileena. Hemen eta orain ezintasunaren zukuan margo diren narrazio diren testu diren letrak dira; esaten didate, kontatzen didate, nigana iristen dira zergatik gauzatu daitezkeen aintzat hartuta. Pankartako distirak dira, baina bere ehundurarenak. Poesia-sortak dira, baina bere loraldiarenak. Azucena Vieitesek egin duen kamiseta. Kaxak soinu egiten zuen argi kontraren barrutik; denbora guztia eman zuen hor. Siluetek elkar izendatzen zuten berriz, eta lodikoteak ziren; ez ziren gauza baten eta bestearen arteko mugetan baizik agertzen ez diren silueta horietakoak. Dantzan ari ziren, eta dardarka, muki bitxi baten moduan. Burua biratu, eta hirugarren dimentsiorako deia ikusi nuen. Arrastoek perspektibak egiten dituzte, eta horiek nire bularrarekin, nire kaxarekin txirikordatzen dira. Begiek mendebaldeko eran zeharkatuko dute, lerroz lerro, gero pinturari bidea eman behar izateko. Beraz, narratiba kendu, eta bestea aurkitzen (erabiltzen) da, sekula joan ez zena berriro. Taldea Scream Club deitzen da, eta ziurrena disko eta kontzertu asko egingo ditu. (1)

Kamiseta zuria da, eta bi mota daude: T-shirten ebakera klasikoa, eta lepo zabalekoa eta hain luzea ez den ebakera. Estanpazio bera dute bi kamiseta-motek. Aurrealdean dago jarrita, ia alde osoa hartuta. Pintzelez idatzitako testu baten irudia da; ingelesez dauden esaldi batzuk irakur daitezke. Testuak paragrafo moduko zera bat eratzen du, laukizuzen bertikal bat. Irudia tintaz eginda dago, beltzez.

Paragrafoa testu-kaxa baten moduan eratu da; barruan, paragrafoaren ideia dago, puntu eta bereiz artean. Ibilian, orbanak, zirriborroak daude; pintura bilakatzen dira, eta irudiaren gainerako zatiak izan dezakeen atalarekin lotzen: pintura-marrazkia izan nahian. Raúl Domínguez artistaren marrazkiren bat etortzen zait gogora, kamiseten munduan egindako sartu-irtenen bat ere bai. Raúlek bi kamiseta diseinatu zituen Zarata Fest musika bitxien jaialdiaren edizio baterako. Kamiseta zuriaren gainean egin zuenak zenbait letra eta orban batzuk zituen, silueta gisakoak. Hor azaltzen zen ideia bera islatzen da nire baitan, Azucena Vieitesek diseinatutako kamiseta ikustean.

Kamisetatik irakurtzea. Eta margotutako collagea da. Egiteko dauden artxiboek ez dute izenbururik, ezaugarriaren energia baizik. Mp3 trinkotzeko algoritmoa mugarri historikoa izan zen, audioko artxibo digitalak lekualdatzeari begira. Mike Judgek Silicon Valley izeneko telesaila egin zuen horri buruz. Gauzak ateratzen dira urtegitik eta aintzirek distira egiten dute testuko ilusioaren erdian, eta hortxe du Azucenaren kamisetak gune indartzailea. Hutsek dei egiten diote pinturari, eta irakurlearen atsekabeak gainerakoa erakusten du, beste pozak, beste aldeak. Kamiseta balkoia da, ez metafora gisa, aldean eramaten den jantzi moduan baizik. Irudia orekagabe erakusten da, itxuraz ustekabekoak eta axolagabekoak diren Pull & Bear edo H&M-ren nahasketa haietan bezala. Datak, lekuekin, esloganekin, unibertsitateekin. Bada, inondik ere ez. Ahantz nazazu. The poor image, hemen eta orain, gazta azukre-kristalizazioekin. Arreta pizten dit bideo baten planoko azken denbora bilakatzen den grabazio-denborak, hau da, plano horren neurria grabatu bitartean egin zela. Erabakia hasieratik amaierara eramaten da; denbora-salgaia lekualdatzen da. Han, hasieran, desberdinak ziren denbora sentikorra eta filma ikusteko denbora. Hori ulertzen da azalpenak ikusita, eta ni ezin txarrago ari naiz azaltzen. Hitzek ez dute bat egiten dagozkien objektuekin. Analisi zientifikorantz zuzentzen dira, baina ez dut modu formal eta zehatzean hartu nahi. Kontua da Azucenak bideo bat egin zuela, zuhaitzen irudi batzuk hartu zituela iraupen jakin batekin, eta gero bideoaren azken muntaketan izan zuten iraupen bera zuten. Denbora horiek hasiera eta amaierako etenekin eraikitzen ziren, eta gainera bide ematen zioten musika techno dantzagarriko geruza higikor bati. Berak limurtasunaz hitz egiten du, eta nik laranjondoaren, bere hara-honaren eta bideoaren ulermen digitalerako artefaktuen artean sortutako sakontasunak ditut buruan. Kamisetan dago perspektiba, eta aldean eramaten dudanean toki sinboliko inter-dimentsionala sortzen da. Ereduaren, garunaren eta begi-sistemako makilatxoen mapa.

Testuko koloreak intentsitate edo opakutasun eran agertzen dira oraindik. Diapasoiak dar-dar egitean zabaltzen den topazioak irudi hori irakurtzeko katalizatzaile-lana egiten du. Hain zuzen, interdiktu bat proposatzen da, lerro artekoa, hau da, eskuz margotutako ingelesezko hitzak, bere zeregin eta sentipenarekin biltzen doan marra batez eginak. Hunkigarria da. Existentzialista izan behar dut ezinbestez, testu honek beti baitu harremana Azucena Vieitesen kamisetarekin. Eta berak kamisetarekin eta barruan dagoen irudiarekin. Inguruan ere bai. Denborazko linealtasunen toles bat proposatzen da, kuatrikromia bat, Azucena, kamiseta, irudi eta testuaren artean. Ertzek eta irlatxoek laguntza ematen dute ur-uhinak eratzeko, egitearen gorabeherak, pintzelaren likinak agerian jartzeko; pintatzeko hartzen duen kokagunea funtsezkoa da, eta aldi berean bat dator kamiseta janztearekin, inguratzen eta itzal zuri bilakatzen baikaitu. Disimulatutako forma. Kaletik berarekin topo egin.

Mp3
Sampler-ak
Bideoaren planoko denbora den grabazio-denbora
Testuarekin pintatu edo pintzel handiarekin idatzi, pinturaren zerbait bilatuz bezala
Narratiba alde batera utzi eta bestea aurkitu
Olympia
Fanzineak
Scream Club, rock talde bat
Elkarrizketa eta elkarrizketaren testuingurua (…ate-joka ari ziren elkarrizketa egin bitartean…)

—————————–

(1) 2008-2009an proiektuan egindako irudi batzuk abiaburutzat hartuta lodikoteak barruan; ez ziren silueta horietakoak soilik hondoa eta figura) formekin baizik Gasteizko (Araba) Montehermoson Arte eta Ikerketako programa. Bitxi. Burua biratu, eta hirugarren dimentsiorako deia ikusi nuen. Arrastoek disko eta kontzertu asko egingo dituzte. Txirikordatzen diren perspektibak egiten dituzte, mendebaldeko eran zeharkatuko dute, lerroz lerro, gero pinturari bidea eman behar izateko. Beraz, narratiba kendu, eta testuak dira haien ehundurak soinu egiten zuen. Nire bularra, nire kaxa dira. Begiak espazioa argi kontraren barrutik; dena zegoen hor Dantzan ari ziren, eta dardarka, muki moduan narrazioa soslaien amaiera dira (hori sekula joan ez zena berriro dira. Taldea Scream Club deitzen da eta ziurrena zukuan margo denbora. Siluetek berriz sutea. Izan ere, silueta horiek gu eta argi-fokuaren artean daude poesia-sortak, baina bere loraldiarenak. Kamiseta gauza baten eta bestearen arteko mugetan agertzen diren. bestea aurkitzen (erabiltzen) da, Olympiako punk-taldeak. Hitzak dira hemen eta orain ezintasuna, esaten didate elkar izendatzen zuten eta kuttunak ziren argi kontra, suteko garren argira, kontatzen didate, nigana iristen dira zergatik gauzatu daitezkeen aintzat hartuta. Pankartako distirak dira, baina Azucena Vieitesek egin du. Argi-kutxa, baina, hala ere, pintzelaren keinua ikus daiteke haien artean, silueten ileena ez dute hainbesteko loturarik

presentacionAzucena-laura

azucena-camiseta-bn

Azucena-itziar-bn

azucena-itziar-miren

azucena-publico-2

One Response to Reading-erako bidean. Zenbat urte nituen galdetu zidan, eta nongoa ote nintzen ulertu nuen.

  1. jesusjeleton says:

    politta!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*