T-festa OPEN 7: Azucena Vieites

Urtarrilaren 30ean, ostiralarekin, 19:00etan, T-festa OPENen edizio honetako hirugarren lankidetzaren aurkezpena izango dugu. Kamiseta bat prestatu dugu Azucena Vieites artistarekin, eta Puerta espazioan aurkeztuko dugu (Zabalbide kalea 17, Bilbo). Oso tarte atsegina igaroko dugu hizketan, kamiseta hau egiteko prozesua hizpide hartuta, artistak egindako lan zabalagoaren barruan kokatuta. Arratsalde-pasa lagunarte atseginean. Zuen zain gaituzue!
Lankideak: Eusko Jaurlaritza (Sorkuntzako Lantegiak) eta Bilbotex.

IMAGEN TFESTA COLORIrudiari dagokion proiektuan, Soapzine edo Girls Like Us bezalako argitalpenetatik hartutako testuetatik abiatuta egin behar ziren irudikapenak, marrazketa eta pinturako teknikak erabiliz. Collages. Break Out of Your Shell izeneko lanaren emaitzak Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturunean izan zen 09 Artea eta Ikerkuntzaren esparruan jarri ziren ikusgai. Ordutik hona, emaitza horietara hurbiltzen saiatu naiz, amaitu ez den prozesu batean sartuta. T-festarako proposamena prozesu horretan dago.

Azucena Vieites (Hernani, 1967)
Egin dituen banakako erakusketen artean, honako hauek aipatuko ditugu: Tableau vivant, Museo Reina Sofía (Madril, 2013) eta Fundido encadenado-Break You Nice, MUSAC (Leon, 2012). Hainbat proiektutan hartu du parte, adibidez, Dig Me Out izenekoan (www.digmeout.org). Arte Ederren Fakultateko irakasle elkartua da Salamancako Unibertsitatean. 1994an Erreakzioa arte eta feminismoaren arteko proiektua sortu zuen kideetako bat da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*