T-festa OPEN 5: Gema Intxausti

Ostiral honetan, abenduak 19, gaueko 8-retan PUERTA-n (Zabalbide 17, Bilbo) Gema Intxaustik T-festa-rekin batera diseñatutako kamiseta aurkeztuko dugu. Bestealdetik, Gema izango da gurekin bere obraren inguruan ibilbide bat azaltzeko. Benetan interesgarria!
Kolaboratzaileak: Sormen Lantegiak eta Bilbotex.

Gema Intxausti, Gernika 1966. Arte Ederrak ikasi zituen Leioako fakultatean (UPV/EHU), eta zinema UCCA-n, Ingalaterran. 1990etik hona, hainbat erakusketa kolektibo jarri ditu. Orain dela gutxi “Wilder is the new black” izan du ikusgai La taller galerian.

Gema

“Emakume gazte batek kamiseta erantzi, eta biluzik zeharkatu zuen kirol-esparrua. Telebistako kamerek ondo jaso zuten gertatutakoa. Korrika ikusi genuen, irribarrez; zoriontsua ematen zuen, esperientziaz gozatuz… Ziurrena, bere gorputz ederra erakutsi baizik ez zuen egin nahi, eta hori ere ez da gutxi. Emakume horrek uko egin zion gero ikuskariari, hain zuzen, eskaintza mamitsu bati, argitaraldi handiko estatuko aldizkari batean bustitako kamiseta batez paratzeari. Erresuma Batuan gertatu zen, baina berak ez zuen ezer berezirik aldarrikatu nahi. Ez zuen ezer saltzen; izan ere, streaking-a beste hamarkada bateko praktika bat izan zen, nudismoaren bidez protesta egitekoa. Gabardinarik gabeko exhibizionista bat zen, kalezulo ilun eta ezkutu batean egon ordez, kirol-zelai bat zeharkatu zuena.”

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*