T-Festa (Art T-shirt Festival) #02

Uztailaren 3, 4, 5 eta 6an T-festa (Art T-shirt Festival) jaialdiaren bigarren edizioa izango da, aurten ere AlhóndigaBilbaon, hain zuzen, Jarduera Osagarrien Zentroan. Guztira, deialdi irekiaren bidez hautatutako 25 artistak eta taldek hartuko dute parte jaialdian, eta, horrenbestez, lau egun horietan artista/talde horiek kamisetaren gainean egindako lanak izango ditugu ikusgai. Hori guztia autobide lurruntsu batean nahastua, eta, abian, Leire Vergara komisarioak gidatutako erakusketa, kontzertu espasmodikoak, soinu-arte esperimentala, zinema underground-komedia , DJ dantzazaleak, solasaldiak artista parte-hartzaileekin, jendeari zabaldutako hezkuntza-tailerrak, freskura kitzikagarriz beteriak, eta t-shirten proposamen alternatiboak saltzeko guneak. Kamiseta norberaren gaineko leku gisa, norbera euskarria eta ispilua izanda.

T-festakoek, feminismo eta generoko politiketatik abiatuta, laguntza eta bultzada eman nahi ditugu artistak, euskarri gisa erabilitako kamisetarekin duten harremana, autoedizioa, eta do it yourself filosofia indartzeko, eta batez ere egonkortasunik gabe aritu arren oso lan indartsua egiten duten emakume sortzaileak ikustarazteko.

Etorri eta parte hartu T-festaren bigarren edizioan. Proposamen horiek guztiak ezagutuko dituzu, giro artistiko atsegin eta hurbil batean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*