Bilbao Art District TIXERT lehiaketan hautatutakoak

T-festakoek atsegin handiz jakinarazi nahi dizuegu zein izan diren Bilbao Art District TIXERT lehiaketan hautatutakoak.

Lehiaketa irabazi duen diseinuak Alex Ugaldek egin du, eta 1.500 €-ko saria jasoko du. Kamisetak Bilbotexen estanpatzen ari gara, eta Bilbao Art Districteko Arteen Asteburuan aurkeztuko ditugu (maiatzaren 3an eta 4an).

Hauek izan dira finalistak. 300 euroko saria jasoko du bakoitzak:

Belén Rodríguez González

Damián Rodríguez Pérez

Enric Font

Irune Jaio Lavado

Ismael Iglesias Serrano

Malús Arbide Laborde

Núria Herrero González

Pablo Mugartegi Gago

Unai Requejo

 Proposamen horiek hautatu dituen epaimahaia honako hauek osatu dute: Ana Laura Aláez (artista), Miriam Ocariz (diseinatzailea), Susana Jodra (irakaslea eta nazioarteko harremanetako dekanordea UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean), Leire Vergara (komisarioa) eta Roberto Saez de Gorbea (Windsor Galeria, Bilbo).

Irabazlearen eta finalisten diseinuak Rekalde Aretoan izango dira ikusgai, Arteen Asteburua egiten den bitartean izango den erakusketan. Hortaz, hautatutako proposamen guztiak ikusi, eta artista horien lanari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, jo areto horretara.

Bestalde, maiatzaren 3an, larunbatarekin, 17:30etik 19:30era, artista finalista izan den Malús Arbidek tailer bat emango du Rekalde Aretoan, T-festarekin elkarlanean.

Lantegia: kamiseta erliebedunak

Erabilera arin eta errazeko materialak eta teknikak erabiliko ditugu kamiseta bat margotzeko. Berotzean puzten diren ehun-tindu bereziak erabiliko ditugu, erliebea duen ehundura sortzen duten horietakoak. Zuzenean margotuko dugu kamiseta, ohiko tresnez baliatuz; edo modu esperimentalean egingo dugu bestela, aurrez diseinatutako eta eskuz egindako txantiloiekin edo beste material batzuekin.

Doan inskribatzeko, bidali e-posta bat zuen datuekin laura@t-festa.org helbidera, maiatzaren 2a (ostirala) iritsi aurretik. Plaza mugatuak.

www.malusarbide.com

5 Responses to Bilbao Art District TIXERT lehiaketan hautatutakoak

  1. Yazston says:

    Vale que al final el gusto es personalizado, cada cual tiene el suyo y el jurado habrá visto algo en este diseño. Pero en mi opinión, ¿la “cara visible” del arte en Bilbo va a ser una camiseta que parece escrita con carboncillo por un niño pequeño?. Lo dicho para gustos los colores, más estaría bien ver el resto de diseños para saber por qué este es el finalista. Bueno eso es mi opinión y sin desmerecer el trabajo de nadie…

    • Parma Rosa says:

      Hola, gracias por mandarnos tu opinión, estamos de acuerdo que para gustos los colores. Desde T-festa estamos muy contentas con la selección del diseño que hizo el jurado para el Bilbao Art District TIXERT y ciertamente valoró muy positivamente ese trazo primario que predomina en la imagen, en paralelo al inicio de Bilbao Art District. Si puedes te ánimo a venir a ver la exposición este fin de semana en la sala Rekalde y así podrás ver y valorar las propuestas finalistas. Un saludo, Rosa.

  2. Pingback: Taller: camisetas con Relieve. | Malús Arbide

  3. Eki says:

    Aupa, solo una pregunta: Donde se puede comprar la cami? Solo el 2 y 3 de Mayo? Eskerrik asko

    • Parma Rosa says:

      La camiseta no se puede comprar, se repartirá entre las personas que participen en las actividades de Bilbao Art District, hasta acabar con existencias.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*