T-festa OPEN /tailerra/ PAOLA GUIMERANS + TRUCA REC

Urtarrilaren 31n, T-festa OPEN-en edizio honetako laugarren eta azken bilera izango dugu PUERTA espazioan (Zabalbide 17, Bilbo). Oraingoan,  Paola Guimerans izango da artista gonbidatua. Paolak F+HACKING MATERIALS tailerra emango du, Truca-Recekin elkarlanean, eta berak diseinatutako kamiseta aurkeztuko digu.

·         Eguna: 2014ko urtarrilaren 31

·         Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara

·         Prezioa: 10 € (material guztia barne hartuta)

·         Izen ematea: Bidali CVa edo azalpen-gutuna helbide honetara urtarrilaren 22a iritsi aurretik: rosa@t-festa.org

·         Tokia: PUERTA (Zabalbide 17, Bilbo)

·         Ikastaroa nork ematen duen: Paola Guimerans

·         Laguntzailea: Truca-Rec

 

 

F+HACKING MATERIALS tailerra

 

Artists and engineers are separate individuals, and if they work together, something will come out of it that neither can expect.

—Billy Klüver


Sortzaile edo asmatzaile den aldetik, bere ideiak adierazi nahian material berriez eta tresna teknologikoez jabetzeko darabilen ahaleginean, artistak forma berriak sortu ditu eragin-trukea izateko. Praktika digitaletatik harantz, teknologia ulertzeko beste modu bat dugu aurrean: teknologia diseinurako material gisa ulertzea. Hari eta ehun gidariak, beroaren aurrean erreakzioa duten pinturak, kode irekiko tresna elektronikoak edo do-it-yourself filosofia dira, besteak beste, gaur egun elektronikaren eta sorkuntzako teknika tradizionalen artean dagoen hibridazioa azal dezaketen gakoetako batzuk. Diziplinen arteko muga urtzen da, marrazki, pintura eta joskintzaren bidez. Tailer honek gonbit egiten die parte-hartzaileei zirkuituak eraikitzeko, material berriekin saiakuntzak egiteko eta elektronika ehunetan txertatzeak eskaintzen dituen sormenezko gaitasunak ikertzeko.

 

 

—–

Biografia

 

Paola Guimerans artista eta hezitzailea da, eta material berriak eta teknologiaren sormenezko erabilerak ikertzen ditu hezkuntza ez-formalean. Maker mugimenduaren aldezlea, do-it-yourself kulturan hartzen du inspirazioa, eta arte eta diseinu elkarreragilearen molde berriak ikertzen ditu bere lanean. Irakasle aritu da Parsons The New School for Design-en, NY. Eskola horretan, gai hauei buruzko tailerrak eman ditu; wearable technology, e-textiles eta soft circuits. Horrez gain, lanean aritu da Fashion Technology Lab-erako eta Q2L Institute of Play haurrentzako eskola esperimentalerako, NY. Hainbat zentro eta museotan izan ditu bere lanak ikusgai, esate baterako, hauetan: Eyebeam Art+Technology Center NY, MedialabPrado Madril, MACBA Bartzelona eta Ventana244 Art Space Brooklyn, NY.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*