T-festa OPEN / 3º encuentro / MIGUEL BENLLOCH + AIMAR ARRIOLA

T-FESTA OPEN HIRUGARREN BILERA: Miguel Benlloch* + Aimar Arriola

(*) Praktika baten inbentarioa:

albornoz gorria, txilaba zuria, lastozko txanoa, txano egiptiarra, eskularru gorriak, eskularru zuriak, galtza beltz dotoreak, Marino eta Juan Antonioren blusa beltza, eskularru beltzak, panazko galtzak, flanelazko alkandora koadroduna, María Joséren artilezko txaleko gorria, galtza beltz marradunak, Juan Carlosen alkandora zuri inurriduna, Plus Ultraren kamiseta beltza, udako galtza beixak, eskularru laranjak, kolorezko marradun minipulla, lentejuelazko minigona, galtzontzilo zuriak [honaino Miguel Benllochen “Tengo Tiempo” performancetik jasoa, 1994], lan-jantzi ispiluduna, zurdazko janzkia, aktibista-kuleroak, alkandora satorduna, Alonsoren Sahara askearen izerditzekoa, Bertaren gona boliviarra, kolorezko kuleroak, bularrak txikiagotzeko benda, trapuzko zakila… eta, orain, T-festarako kamiseta arrosa nahasia.

Miguel Benlloch performance-egilea eta eragilea da. Frankismoaren eta OTANen aurkako borrokako ekintzailea izan zen, eta laguntza eman zuen hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran Espainiako estatuan homosexualen askapenerako mugimendua sortzeko. 1998tik hona Joaquín Vázquez eta Alicia Pinteñorekin batera aritzen da lanean, Sevillako BNV producciones kultura-ekoiztetxean. 2013ko azaroan, “Acaeció en Granada” eman du argitara(Editorial Ciengramos). Liburu horretan, bere lanbideko eta bizitzako ibilbide osoa berrikusten du, testuen eta irudien bidez.

Aimar Arriola artetik aritzen da lanean. 2008. urtean ezagutu zuten elkar, aztergai eta ikertzaile gisa, hurrenez hurren. Gaur egun, harremanetan jarraitzen dute, lanaren eta afektuen alderdi hurbilekoagoan arituta. Testuinguru horretan, Aimarrek Miguelekin hizketan aritzea proposatzen du, bere praktikako hainbat alderdi aztertzeko, estiloko mikro-politikekin dituen gurutzaketak lantzeko.

Irudia: Miguel Benlloch, Desorientación, 2013.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*