DESIGN FEST 2017

designfest
T-festa es una plataforma de arte y camisetas con el objetivo de conocer y divulgar nuevas manifestaciones artísticas. Su deseo es proporcionar a artistas y diseñadoras/es un medio para mostrar su trabajo centrando su atención en el soporte camiseta.

Rosa Parma y Laura Fernández Conde emprenden la creación de esta plataforma en 2011 y es en 2012 cuando tiene lugar el primer festival T-festa (Art T-shirt Festival) en Alhóndiga Bilbao. Allí se muestra durante cuatro días el trabajo de más de 30 artistas elegidas/os mediante convocatoria pública lanzada desde nuestra web, junto con una programación de conciertos, talleres y charlas. A este primer festival le siguió una segunda edición en 2014, también en Alhóndiga Bilbao, y una tercera edición en 2016 que tuvo lugar en el Centro Internacional de Cultura Contemporánea Tabakalera de San Sebastián.
T-festa ha producido y expuesto cientos de camisetas con diferentes artistas, colectivos y diseñadoras/es. Durante todo este tiempo ha contado siempre con la colaboración y la experiencia de Bilbotex S.L. una empresa de serigrafía textil que tiene su sede en Bilbao y que se caracteriza por desarrollar tanto trabajos de carácter industrial como pequeñas ediciones de diseños complejos y sofisticados de artistas y marcas independientes.
Este año T-festa se va a Madrid, formando parte de la programación del IED Design Fest III. Esto sucederá del 17 al 20 de mayo. Allí tendremos el privilegio de reunir por primera vez en una exposición todas las camisetas producidas por T-festa hasta la fecha.

T-festa #03: jakingarri batzuk

T-festa (Art T-shirt Festival) izenekoaren hirugarren edizioa Donostiako Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroan izan zen 2016ko uztailaren 15, 16 eta 17an. Hautatutako 30 artista eta kolektibok kamiseten gainean egindako proposamen artistikoak erakutsi zituzten erakusketa eta showroom banatan. Horrekin batera, programazio oso bat izan zen kontzertu, DJ eta hezkuntza tailerrekin.

Nabarmendu behar da jaialdia baino lehen deialdi publikoa egin zela, aurreko edizioetan bezalaxe, parte hartuko zuten artista eta diseinatzaileak aukeratzeko. T-festako antolakuntzak hartu zuen bere gain ardura hautatze prozesuko epaimahaia biltzeko -edizio bakoitzean aldatzen da-. Oraingo honetan, epaimahaikide izan ditugu Larraitz Torres (Analphabet Orchestra proiektuaren sortzailea den artista), Iñaki Garmendia (artista), Marc Vives (artista, Nauestruch Sabadell egonaldi programaren arduraduna eta GRAFeko zuzendari-kidea), T-festako bi zuzendariekin batera: Laura Fernandez Conde eta Rosa Parma.

Marka independenteen artean, ondorengo hauek hautatu genituen: Arriguri, Animal Culture, Diego Matxinbarrena, Gernike, Hibernando, La Tourette, Marta 9 Ezquerro, Uhaina Surf&Art eta Riot Flesh.

T-festa #03 Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroko patio-aretoan lekutu zen; espazio irekia eta argia da. Gorka Eizagirrek hartu zuen bere gain altzariak diseinatu eta espazioan kokatzeko ardura. Espazioaren erdia kontzertu, tailer eta kamiseten erakusketa gune bezala atondu zuten; horretarako, zurezko modulu batzuk erabili zituzten gurutze bat osatzeko: kamiseten erakusketa kokatu zuten bertan. Beste erdian marken gunea antolatu zuten. Erakustokietan sare-sistema bat zegoen kamisetak zintzilikatzeko eta mahai edo erakusmahai erako modulu pare bat ere bai. Marka bakoitzak nahieran muntatu zuen bere erakustokia: Diego Matxinbarrenak eskultura batzuk txertatu zituen bere kamiseten artean, Gernikek josteko makina ekarri zuen eta Arrigurik esekitoki apaina muntatu zuen adar eta sokekin, bere jantzien estetikarekin eta bere filosofiarekin bat zetorrena.

Ekitaldiko programazioari zegokionez, egun bakoitzean DJ gonbidatu bat entzun zitekeen. Ostiralean Les Alsborregach (technoa), larunbatean Crazy Palmera (Lehior Bilbao artistaren alter ego musikala) eta igandean Esther Sound Sister aritu zen disko jartzen (reggaea, funka, soula, hip-hopa, afroa).

Eguneroko DJ gonbidatuaz gain, larunbatean nahiz igandean neskek osatutako bi bandaren kontzertuekin gozatu ahal izan genuen. Lehenengoa, Elbis Rever, Natalia Vegas eta Alba Burgosek sortutako techno-pop soinuarekin, eta bigarrena Colombina’s, Sandra Cuesta eta Larraitz Torresek osatutako banda, kantu elkarlotuekin.

 

Horrez gain, egun horietan doako bi kamiseta tailer izan ziren ikasi nahi zutenentzat. Halaber, gerrilla-serigrafia topaketa ere izan zen Hibernandorekin, bai eta biniloa ebakitzeko tailerra ere Summer Labsekin elkarlanean (maker kulturaren inguruan udaleku bat egin zuten eta plantxa termikoa nahiz euren jakinduria partekatu). T-festan Sahatsa Jauregi artista ere lankide izan genuen.

Guztia gogoratu ahal izan dezazuen, edo bertaratu ez zinetenok lehen aldiz ikus dezazuen, harrez gero bildu, editatu eta webera igo dugun material piloa utzi dizuegu eskura. Horrez gain, parte hartu zuten artista eta marken informazio guztia daukazue, baita webean ere; era berean, badira ekitaldiko bideo, podcast eta argazkietarako estekak ere (Jorge Nuñez, Luis Gonzalez eta James McSherryk eskainita).

Eskerrak eman nahi genizkieke parte hartu zuten artista eta marka guztiei, nola hautatu zituztenei, hala deialdian parte hartu zutenei ere orobat. Beste hainbestean, eskerrik asko T-festan nolabait lagundu duzuen guztioi, eta, jakina, ekitaldiarekin gozatzera hiru egunetan zehar noizbait bertaratu zineten den-denoi.

T-festa #03 honako hauei esker egin ahal izan da: Tabakalera (lekua utzita eta ekitaldia koordinatu eta komunikatzeko erraztasunak emanda), Bilbotex S. L. (deialdiko kamisetak ekoitzita) eta Eremuak (ekitaldiaren ekoizpena).

Baina, batez ere, T-festa egin ahal izaten da gogo bizia dugulako kamiseta bakanak, politak, zatarrak, bitxiak eta, zenbaitetan, ezinezkoak ikusi, egin, erakutsi eta janzteko.

Sergi Botella eta Elba Martínez, orain dela hamar urte baino gehiago hasitako kontakizun bat, T-Festan gelditu, eta aurrera jarraitzen du.

Elbaz dudan lehen oroipena 2005ekoa da, orduan ni “enpresa-proiektu” batean sartuta bainengoen -YProductions-en-, eta Bartzelonako Centre Cívic de Sant Andreu-n egiten den Premi Miquel Casablancas-eko epaimahaian egon baikinen. Hainbat proiektu ditut gogoan, benetako proiektuak denak -ez zait hitz hoberik bururatzen-, eta, horien artean, Elbarena zegoen, zalantzarik gabe. Urte hauetan guztietan, berriz egin dut topo bere lanarekin, han-hemenka, eta sentsazio bera eragin dit beti, nekez izendatu daitekeen sentipena. Orain dela hilabete gutxi, biok lagun dugun Francesc Ruizen bidez, harremanetan jarri ginen elkar ikusteko. Elba Donostian bizi da, eta ni orain dela urtebete baino pixka bat lehenago aldatu nintzen tokiz. Bildu behar genuen, baina, azkenean, ez gara elkartu T-Festako saio hau iritsi arte.

Sergiri dagokionez, ez naiz ondo gogoratzen noiz izan zen. Ziurrena honetaz hitz egingo genuen, baina hau berarekin gogoratzea ere ez dut gogoan. Beharbada 2005ean elkartuko ginen Sergi eta biok Hangar-en, bera hango teknikaria baitzen garai hartan. Ni toki horietatik mugitzen nintzen, “Porno Acrobático” izena zuen ekoizpen-beka batekin, edo, agian, han zegoen Hamaca proiektuaren ondorioz izango zen -YPrekin hori ere-. Harrezkero, ur asko igaro da zubi azpitik. Lehen, Sergi Bartzelonako eszenakoa zen, eta nik noizean behin baizik ez nuen ikusten; orain, berriz, lagunak garela esan dezaket. Ez dugu aldian behingo traturik, ia inorekin ez baitut horrelakorik, baina topo egiten dugu han eta hemen. Bizitzan izaten diren norabide-aldaketen ondorioz, gaualdi gogoangarriak izan ditugu elkarrekin, ezin hori uka, baina lanean ere aritu gara elkarrekin. Sabadellen gertatu zen hori, SIS Galerian, erakusketak egiteko espazio bat duen marko-saltoki batean. Orain dela gutxi, berriz egon gara lan-ingurune berean, L’Estruch-eko Nau-ren egoitzetan. Hortxe ezagutu zuen Rosa.

Horraino laburbildu ditut biekin izan ditudan topaketa ia historikoak. Eta hemendik aurrerakoak amaiera emango dio harremanen triangeluari, eta T-Festaren jardunaldian gertatutakoa da.

Larunbata, arratsaldeko seiak, busean heldu naiz, metroa hartu dut, eta zamaz gainezka jatsi naiz Zabalbidetik Puerta topatu arte. Mesfidantza pixka batez, helbidez okertu ote naiz. Atetik tixert asko ikusten ditut paretan jarrita. Izan ere, edizio honetan, Elbak eta Sergik, baten tokian, 18 tixert diseinatu baitituzte! Biek ahal biek mendetasun gehiago dute gehiegikeriak egiteko, bizitza modulatzeko beste edozein formarekiko baino. Esaldi, eslogan, iragarkien formatuko testuaren alde egin zuten. Bien arteko ustezko elkarrizketan:
– ei, motel, zer egingo duzu tixertetan?
– baina, motel, ez al genuen elkarrekin egin behar?
– ui, utzi, nik zerbait egingo dut hortik bildu ditudan esaldi batzuekin
– zein esaldi? Nik ere baditut esaldiak.
Ziurrena ez zen horrela izan, Elbak eta Sergik ez baitzuten lehenagotik elkar ezagutzen, errealitatearen planoan behintzat; baina proposamen guztiek esaldi, eslogan, iragarki bat dute abiaburu.

Sergiren tixertak patroi beraren arabera zeuden eginda maila formalean; testu laburrak ziren, gehienez 4 edo 5 hitzekoak, nahitaezko gramatikarik gabe, hau da, beti sintagmak eratu beharrik gabe… Lehenago elkartuta egon behar ez zuten hitzak. Serifarik gabe tipografia batean inprimatuta, letra-gorputz ederrarekin. Orain dela gutxi lagun amerikar bati azaldu nion zein eder izan daitekeen handia edo lodia. Ba, horixe, gorputz handi bat. Testuaren gainean, era partzialean, kolorezko laukizuzen bat jartzen da. Normalean, tixertak duen kolorearen osagarri den kolore batez, tipografiak duen kolore berberaz -lizentziaren bat izan arren-. Koadrantean geratzen den testu-zatia negatiboan egiten da, hau da, testua laukizuzenaren azalerara harrotzen da. Berriz idatziko dugu. Testua laukizuzenaren azalerara harrotzen da. Normalean, horrela, baina lizentziaren bat izaten da. Nola-halako erritmoa dute elkarrekin.

Elbaren tixertak era askotakoak dira: tipografiatutako testuak, batzuk markoarekin eta beste batzuk markorik gabe, marraztutako testuak, marrazkia duten testuak. Batzuetan letra bikoitza edo birpasatua da. Berriz. Batzuetan letra bikoitza edo birpasatua da. Letraren tamaina handia, txikia ertaina eta aldakorra da. Testuen luzera ere ez da egonkorra. Hitz bat, bi, lau edo esaldi bat izan daiteke. Entzun den baina beharbada idatzita sekula ikusi ez den esaldi bat. Izan ere, esaldi horrek ez du perpausa izateko joerarik; esaldia izango da, edo pixka bat lehenago moztuko da. Eta nire baliabide gogokoenetako bat erabiltzen du: errima osoa! Zergatik egin errima “kamioi” eta “siloi” hitzekin, “kamioi” eta “kamioi” hitzekin egin ahal baduzu? Andy y Lucas-en Por tu ventana kanta puskan bezala:[https://youtu.be/ZaEc1eiHBsw], bertan, “cocina” eta “cocina” hitzek (sukalde) egiten baitute errima. Tranpa duen kantua da, itxuraz asmo onekoa, bihotzetikoa ere bai, baina denik era bakardaderik urrundu eta urrunena desiratzen dio protagonistari. Baina beharbada ez da errima -Elbarena-, musika-koda bat baizik ez da. Sevillanetan esaldi bera baina alderantziz errepikatzen denean bezala.

Flashback bat egingo dugu. Hori guztia ikusten dut Puertara iristean, bezperan Sergi ikustera joateagatik tren bat galdu, eta busa hartzea beste erremediorik ez izan ondoren. Ez da Sergiren errua, nirea baizik; baina “gurasoen” edo “dirudunen” estiloko taberna batean diskoak jartzen ikustera joan nahi nuen eta horrek eragin zidan. Bitxia da kontu bat bestearekin lotzea, eta ohartzea aita izateko adina urte ditudala, baina sekula ez dela dirua izateko unea iritsiko. Bada, Puertara iristean Rosari esaten diot badakidala zer egingo dudan, ideia bat izan dudala, eta hori oso katalana dela esaten dit. Edo oso Bartzelonakoa, ez naiz gogoratzen. “Zer? Ideiak izatea”, galdetzen diot. Eta ez dut erantzun argirik jasotzen, denak lanez gainezka baitaude, tixertak tolesten, mahaiak eta aulkiak paratzen eta moldeko ogian zerbait zabaltzen. Okerrena da, ez gustatu arren, egokia iruditzen zaidala. Muina ukitzen. Ideiak izateko kontu hori oso katalana da… Hori astakeria! Zergatik ez formen mundua, pasioena, ideologiena… Ez, ideiena. Tira, “qui matina fa farina”, eta nik bitarteko bat behar nuen ahalik eta arinen testua egituratzeko. Aitzakia bat. Zerbait lasai egoteko. Ez bainaiz hain iaioa letrak egiten, ez irakurrita, ez idatzita. Baina kantatuta desberdina da. Ez dut esaten kantatzeko kontu horretan iaioa naizenik, baina badut nola-halako erraztasuna testua eta doinuak bateratzeko. Horrek zerikusi gutxi du kalitatearekin. Baina Elba eta Sergiren 18 testuak kanta bilakatzea kopuru mardula da. Dena dela, 18 astakeria horiek egiteko, grabatzeko eta eskegitzeko, ordu eta erdi baizik ez dut behar izan. Beharbada, gutxiago, bitartean hozkailuan zeuden hondar batzuk jaten aritu bainaiz, gaur Bartzelonara joateko trena hartu aurretik (2016-02-10). Horrela, testua ez bada egokia, ba, zera besterik ez da izango, kanta batzuekin batera doan testu bat. Kontu bat zerbaitetan txarra, kaxkarra izatea baita, kasu honetan idazketan, eta beste kontu bat baita alferra izatea:
– Hau testu kaxkarra!
– bai, baina 18 kanta egin ditu
– baina jaten zuen bitartean egin zituen
– bai, baina 18 horiek bi LP dira

Egia esan, oso arin hasi naiz testua ixten eta kantak egiten, baina aste pare bat eman ditut hori lantzen. Hozkada bat egin nahi diozun baina afaltzeko gordeta dagoen postre bat bezalako zerbait. Moduak eta tonuak ibili ditut buruan, testua lantzeko. Eta saiatu naiz kantak egiten kantak izan zitezen, jaitsitako programekin eta aplikazioekin erritmoak eta musika gaineratuz. Baina, jakina, ez dakit ezer musikaz, eta azken unera arte itxoin dut ezer gabeko erregistroko fase narrasera itzultzeko. Hori da hobeto ezagutzen dudan modua, eta, batzuetan lotsa ematen badit ere, horixe da hobeto ezagutzen dudana. Sukaldea sukaldearekin.

Eta zertaz ari dira Elbaren eta Sergiren testu horiek? Esaldiak, esaldiak ia, esloganak,…? Elbak azaldu zuen aurrena, baina ez zuen kontu askorik aipatu bere esaldiez. Testua zein lanetan erabili zuen erakutsi zigun: paretan, bideoan, ehunean… Egia esan, askoz ere kontu gehiago esan zigun gainerako guztiaz. Esaldi horiek noiz agertzen diren, edo esaldi horiek zein klimatan agertzen diren. Familia-giroan, jai-giroan baina familia-giroan, egoera zitaletan baina familia-giroan. Gauza guztien antzekoa den tratamendu moduko zerbait, amaigabeko aisialdi baten modukoa, baina aisialdi bizikoa inondik ere. Eta argazkien karrusel bat pasa zigun, bere burua besondoz apainduta agertzen duten argazkiak erakusten dituenak bezala. Kontu bera da Turkiara egindako bidaia bat, zein Bartzelonara zein Bilbora. Ez da kontu bera, tratamendu bera da. Kontu bera da zaldi-kilker baten argazkia eta arropa-esekitoki bat. Ez da gauza, baizik ingurunea, nola sortzen den gauza, nola gauza etxea den.

Gero, Sergiren txanda zen; berak zera baizik ez zuen azaldu: non zuten sorburua bere tixertetako testuek. Baina noraezean ibili zen tarteka. Normalean bisitatzen duen tumblr baten berri eman zigun #nombre del site#; bertan halako nahasketa bat aurkitzen zuen: gustu txarreko irudiak, bitxitasun freudiarreko beste batzuekin batera, hainbesteraino non giza ulermenaren beste aldera erabat dauden mugiden bildumak ere bai baitaude. Esaldi horietako askok testuan inprimatuta jasotzen zituzten irudi horiek eragindako zirrarak. Adibidez, “ezkontza errusiarra txandal zuria” esanda, dena dago esanda. Gero beste tixert batzuk zituen, hortik ez zetozenak, Sergi lizentziak dituena baita. Horiek beste lan batzuetan dute sorburua, batzuek musika elektronikoarekin duen isurian edo loturan. Eta beste batzuk grafiti-egile anonimo batenak dira. Brotxaz eta pintura zuriz aritzen zen 80ko hamarkadan Vallès eskualdean, “Autoría cobarde” (Egiletasun koldarra), “Sprays afeminados” (Spray ematuak) edo “Resulta que resalta” (Kontua da nabarmentzen duela) bezalako kontuak margotzen. Horietatik bat baizik ez zuen egin: “Egiletasun koldarra”.

Bileraren amaieran, Sergi eta Elbari eskatu nien kanta, gai, talde edo musika-mota bat esateko esaldi bakoitzari, tixert bakoitzari buruz. Doinuak egiterakoan laguntza gisa izateko, baina azkenean atera zaidana egin dut. Niri galdetuz gero, hutsik geratuko zen proba hori. Baina biak ala biak oso iaioak izan ziren ariketa egiten. Sergi bizkorra da, baina doitasuna bilatzen du kasu bakoitzean. Kanta zehatzen zerrenda bat eman zidan. Elbak, itxuraz, zalantzatiagoa ematen zuen, baina azkar-azkarra izan zen, taldeen-kantarien 7 izen eman zizkidan esaldi bakoitzeko. Argi eta garbi zuen. Horrekin zera baizik ez da frogatzen, musika-alderdiak toki bat hartzen duela edo agerpen bat duela. Sergik elektronika du, italodiskoa, eta oso kanta zehatzekin; Elba, berriz, uneak ditu, Dorian jartzeko unea, Saladamantinarena etab.

Ekarpenaren ideia artista bakoitzari opari bat egitea baizik ez da; beraz, haientzat da. Zera baizik ez dut nahi: hala Elba nola Sergi nire kantetako batekin maitemintzea, batekin aski da. Eta, gainerako irakurleei dagokienez, aski dut honaino iritsi bazarete.

Playlist honetan haiek gomendatutako kantak eta nireak txandakatzen dira. Lehenik Sergirenak, gero Elbarenak, eta, azkenik, biek batera egin zuten tixerterako hautatu zuten kanta bat (sintonia izugarrian). Elbari dagokionez, neuk hautatu nuen talde bakoitzaren kanta. Sergiren kantuetan, berriz, Evol-ena ordezkatu nuen, ez bainuen youtube-n aurkitu. Això és tot.

Escrito por Marc Vives

Itziar Okariz

A ROSE IS A ROSE IS A ROSE
ARROSA BAT DA ARROSA BAT DA ARROSA BAT DA ARROSA BAT

 

Entzudazue orain! Ez naiz tontoa. Badakit eguneroko bizitzan normalean ez dugula esaten hau da hau da hau. Bai, ez naiz leloa, baina nik uste dut bertso harekin gorritu zela lehenbiziko aldiz arrosa ingelesezko poesiaren ehunka urteko historian .1

Orain dela gutxi zera galdetu zidaten: Zure bularrek zer-nolako itxura dute? Jantzita daramadan bularretakoak duen itxura dute, eta bularrei eusten eman ditudan 30 urteena ere bai.2

Ezin duzu alde batera utzi; tean azukrea botaz gero, badakizu gozatu egingo dela, hau da, azukreaz dakizunaren ondorioz, badakizu zer gertatuko den: horixe bera gertatzen da feminismoarekin. 3

1. Gertrude Stein. Four in America.
2.. Itziar Okariz. Garuna muskulu bat da.
3.Itziar Okariz. Insist on certain things.

Tixertari dagokionez, bereziki nabarmendu nahi ditut testuaren hasiera markatzen duen lerro zuta eta alboan uzten duen espazioa. Josturan, lotunea, bira, buelta. Profil hori. 16:07. Leuna. 16:20. 16:45. Kanpora eramango dut. Ehuna. Testua bloke bat da, bi bloke eta zerbait gehiago. Horrela mugitzen da. Distantziaren arabera, laua ematen du. Eta ikusten dugu gorputz bat biltzen duela. Gorputz batek heltzen diola. Amets bati heltzen dio.

Polo baten gainean jarritako tixerta. Gain jarritako geruzak, behin eta berriz gertatzen da Itziarrekin. Denbora edukiz gero, hurbiltze-mota guztiek sortzen dute aukera, berriz enkoadratzeko aukera, zabaltzekoa. Oso zaila da artea egitea. Oso zaila da izatea eta erabiltzen jakitea.

Nik uste dut lehenbiziko aldia Guggenheimen izen zela. Gazteagoa nintzen, eta Chacun à son goût erakusketaren inauguraziora gonbidatu ninduten ustekabean. Ate nagusitik sartu nintzen, eskailerak jaitsiz, ez naiz gogoratzen norekin, baina ondo gogoan dut jendetza handia zegoela barrualderantz mugitzen. Zerbait entzuten zen. Jende-uholdean sartu eta amore eman nuen. Gehiago aurrera egiterik ez genuenean, zerbait entzun genuen. Gogoan dut jendetzaren artean Itziar ikusi nuela, zutik txaloka. Ez dut gogoan jendea txaloka hasia ote zen, edo geroxeago hasi ote ginen. Ez nuen ezer ulertzen. Ez nekien beranduegi edo goizegi iritsia nintzen. Sekula ez nintzen egona horrelako inaugurazio batean. Hau da, sekula ez nuen izan horrelako esperientzia bat lehenago. Esperientziaz ari naiz, inaugurazioan izan ziren txaloez, une zehatz horretan, era zehatz horretan. Txalo horiek egin zutena eginez. Eta horixe da gogoan dudan gauza bakarra. Oso ondo.

Haitzulo bat Kantabrian. Haitzezko sabai bat, ez oso garaia, eskuz beterik. Lurraren eta sabaiaren arteko espazioak zuzen eramaten gintuen eskuak hor jarri zituzten pertsonek aztarnak uzteko egin behar izan zuten keinura. Hutsune positibo baten modukoa zen: garaiera, adin eta sexu desberdinetako pertsonak harrira egokitzen, oinak lurrean, besoa jasota eta eskua sabaiaren kontra. Itziar etorri zitzaidan gogora, nola dagoen zutik, zutik dagoenean.

Eskuak. 1, 1, 2, 1… Haustura bat taberna batean, bi zerbeza eskatzen. Eskuarekin bi, bi atzamarrekin, tabernariari bi zerbeza eskatzeko keinua. Eraikinak igotzea: Abando RENFE geltokia, Bilbo. Plaza bat agerrarazten dut, duen karga guztiarekin. Haustura esatean, nabarmendu egiten duela esan nahi dut, biluzi egiten duela. Orain dela gutxi, taberna batean egon nintzen, eta barra margotu berri zegoen, marroi ilunez, tabernariaren azalak zuen kolore berberaz. Taberna jardunean zegoen, margotu berri zegoela zioten kartelak barraren gainean jarrita. Hortik aurrera, haustura edo aukera izan zen dena. Barra ukitzeko ezintasunak agerian utzi zuen zein hauskorrak diren bizitzeko lagungarri zaizkigun usteak; edo, besterik ez bada ere, azaleratu egin zituen. Zure etxeko lurzoruan etzatea, sekula etzan ez zaren alde batean. Bat-batean, errealitatea den bezala agertzea, mugitu. Artea, hein batean, bizitzari dagokion ezegonkortasunean ernai irautea da.

This girl is on fire. Hitzak idaztean zera esan nahi dut: NESKA HAU SUTAN DAGO. Era berean, tixertaren etiketa nabarmentzen dudanean, zera nabarmendu nahi dut: etiketa. Itziar Okariz. Ametsen egunkaria, 2014ko azaroaren 15a.

Maruja Mallok elkarrizketa batean esan zuen bakardadea zela bere kapital handia. Pertsonek jasaten duten bakardadea zuen hizpide. Izadi bizidunak.

Paris was a woman. Jainkoa emakume beltza da.

G.B.

por Lorea Alfaro

Nenazas

Nola hasi ziren kontuak…

Bada, egun batean, karrera bukatu berri zuten Arte Ederretako lizentziadun batzuk nola edo hala bizimodua ateratzen hasi ziren… Eta bizitza oso gogorra denez, eta hitz eta pitz arituz ezin denez ezer lortu, lagunartean, kale eta tabernetan ibiliz, egun batean erabaki zuten beren gustuak, arazoak, dilemak, miseriak eta desirak boladako fanzine batean gauzatzea, haiek esaten dutenez, fotokopia eta grapaz egindako horietako batean.
Baina Nenazas ez da hori bakarrik…

Zer da Nenazas?

Talde irekia da, hasiera batean emakume artistek osatua. Gero aldatuz joan da pixkanaka, ikuspegi bera duen jendea barnean biltzen. Ikuspegi soila eta hurbila du, eta artea eta feminismoa bateratzen ditu, bi hitz handi horiek mundurik errealenarekin adiskidetzeko xedez.
Gonbit egiten digute erantzunik gabeko galderekin gogoeta egiteko, eta asmoen adierazpen hutsa diren
galdera horiexen bidez zehazten saiatzeko ere bai (edo ez). Haiek ere zalantzan jartzeak mugatu egiten du norabidetzat hartu nahi duten esparrua.

Sentsibilitatea, “nenazas” hitzaren zergatia

Hasiera batean birao gisa erabiltzen den hitz bat onartu da, integratzeko asmoz, sentsibilitatearen bidez adiskidetzat har daitekeela babestuz, hainbesteko indarrez, non hasierako identitatea galdu, eta esanahi berria hartu baitu, harrotasunez bizi izandako sentsibilitate sendo batena.

Ze egiten du Nenazas taldeak?

Izen bera duen fanzinea egiten du, eta, paperean argitaratzeaz gain, hemen jartzen du ikusgai, doan deskargatu edo erosi ahal izateko: http://nenazas.tumblr.com/. Poemak, marrazkiak, argazkiak, kontakizunak, iritzi-artikuluak, asmo-adierazpenak…
Eta hirugarren alea atera du. Sorginei eskainitako ale honetan, emakume sendo eta independentearen kontzeptualizazio ona berreskuratu du.

Horrez gain, Nenazas taldeak performanceak egin, kaseteak grabatu, eta bururatzen zaion guztia egiten du. Orain, gainera, erakunde publikoak dituzte eske.

Feminismoa

Feminismo hurbila, are hurbilagoa hitz hori higuintzen dutenentzat, eta zer esan nahi duen oraindik galdezka ari direnentzat ere bai…
Izan ere, Nenazas taldekoek femeninotasunaren ikuspegitik idazten dute, baina ondo konpontzen dira maskulinotasunarekin, hain zuzen, “egite” horren bidez.

Nenazas, T Festa, tixerta, sorginak, akelarreak eta desira onak

Urriaren 10ean, Nenazas taldeko kide batzuk Puerta espaziora etorri ziren, T-Festarekin diseinatutako tixerta aurkeztera. Horrela, bere idiosinkrasiaren berri eman ziguten, era erraz eta atsegin batean, eta fanzinearen azken alearen tituluari ohore eginez -“Brujas”,”Sorginak”-, gonbit egin ziguten beren akelarrean parte hartzeko: queimada bat geure desirarik onenak adierazteko.

escrito por Alicia Vive Aquí

T-festa OPEN 10: Elba Martínez eta Sergi Botella

Elba Martínez. Arte Ederretan lizentziatu zen Dublingo National College of Art and Design Unibertsitatean, eta gaur egun Ikerketa eta Sormena Artean masterra egiten ari da UPV-EHUn. Irungo Kunsthal Arte eta Diseinu Eskolako irakasle-taldeko partaidea da, eta Argazkigintza eta Arte Grafikoetako zenbait prestakuntza-ikastaro eginak ditu Artelekun.
Bere azken erakusketen artean, nabarmentzekoak dira Palmeras, tilos, limoneros, chicles, horquillas, polizías (Palmondoak, ezkiak, limoiondoak, txikleak, urkilak, poliziak) -Ziudadela, Iruñea, 2013- eta La rosa de de Halfeti (Halfetiko arrosa) -Egiako Kultura Etxea, Donostia, 2016-, edota bere parte-hartzea Baionako Apollo 3 jaialdian 2014an edo Zarata festen, 2015ean.
www.elbamartinez.wordpress.com

“Niretzat ez da arrotza testuak dituzten kamisetak diseinatzea. Nolabait ere, nire esaldiak ehunezko euskarri horretara lekualdatzea da, eta kaleetan, tabernetan ibiltzen jartzea, eta etxeetan eta armairuetan bizitzen…

Esaldiak idazten ditut, aldaera poetiko bat delako, eta niretzako poesia mundua ulertzeko modu bat da, barrutik hazteko era bat. Nik egindako 2005eko No un sitio, sino el sitio (Ez leku bat, lekua baizik) bideoa, Samuel Becketten Worstward Ho liburuko testuekin, edo 2003ko Merienda de Negros (Beltzen askaria) bideoa, Leopoldo María Panerorekin, ikus-entzunezkotik abiatuta arlo poetikoan murgiltzen diren lanak dira. Nire argazki-multzoak paper, eskuzapi edo post-itetan idatzitako esaldien argazkiei ematen die bide bere egitura erritmikoan; eta azkenik plotterretan osatutako nire esaldiek, hala nola Me confunde todo pero sobre todo me confunde el mar (Denak nahasten nau, baina batik bat itsasoak) edo Prohibido besar al ciervo (Oreinari muxu ematea debekatuta), esanahi-adierazle moduan esperimentatzen dute tipografia eta kolore jakin batzuk erabiliz.”

Elba_Estambul 2015_lowElba_estambul nota, 2015_low

Sergi Botellaren lanak erabat egunerokoa den errealitatea du ardatz, eta gure eguneroko errutinak definitzen dituzten engranaje afektibo eta emozional konplexuak bistaratzea du xede. Estrategia horrek, praktika artistikotik abiatuta, ahalmena ematen dio erreala eta egiazkoa denetik bereizi ezinezko fikzio-formulekin entseguak egiteko. Prozesu iraunkorrean dabilen narrazio-sistema bat da, eta artistak berak bizitakoak ditu abiaburu, eta bera mugitzeko dituen bat-bateko inguruneetan sortzen zaizkion harremanak eta eraginak ere bai. (David Armengol 212)

Ravetrospective I
14 kamisetak osatzen dute Ravetrospective serieko lanetako lehenengoa. Testu guztien jatorrian lehenagoko lanak eta irudi komunak daude, bai eta orainaldiko eta etorkizuneko beste proiektu batzuek ere. Ravetrospective I esanahien bestelakotze bezala azaltzen zaigu, testuak irudikatzearen eta irudikatzen dutenaren artean, kontzientziaren hainbat egoeratan isolatutako esaldiak, elkarren artean kromatikoki lotuta.

Sergi_Ravetrospective_Sergi_low

T-festa OPEN 9: Itziar Okariz

Itziar Okarizen performanceen sail bat da Ametsen egunkaria. Testu baten, ametsen egunkariko laburpen baten zatikako irakurketa da. Testuaren eta bokalizazioaren arteko espazioaren ikerketa; kontatutako amets bat, artistaren gorputzetik igarotzean aldatua; errepikatuz eta kenduz sortutako esperientzia. Irakurketa bakoitzean, ametsaren zati bat errepikatzen da, testuaren azken hitzari aurrekoa gaineratzen baitzaio ondoz ondo, harik eta testua (eguneko ametsari esleitutakoa) metatuz osorik agertzen den arte.

DSueños_helvetica

Itziar Okariz. Artista da. Maiz, hizkuntzari eta subjektu gisa definitzen gaituzten ikurren ekoizpenari buruzko ekintzak egin ditu bere lanean. Banakako azken proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira: Zoom out; Diario de Sueños, Galería Moisés Pérez de Albeniz, Madril (2015). Caja Negra/Cubo Blanco, CA2M, Madril, Keramikvonschaedler, Nendeln, Liechtenstein (2014). II. Secció Irregular, Mercat de les Flors, Bartzelona (2013), Un número de acciones determinadas, MUSAC, Leon (2013). Uno, uno, dos, uno, Carreras Múgica Galeria, Bilbo (2012). Irrintzi, repetición, La casa Galería, Mexiko Hiria, (2011). Ghost Box, Rekalde Aretoa, Bilbo (2008). Curating the campus: To Pee in Public and private Spaces, The Singel, Anberes (2007). Talent, Vita Kuben, Umea, Suedia (2007) eta Climbing Buildings, If I Can’t Dance… Utrecht (2007).

T-festa OPEN 8: Nenazas

tumblr_inline_n5gcybWis01rfa96a

Nenazas proiektuak birao baten arrunkeria eta gordintasuna ditu, sentsibilitate barregarri baten gorespenarekin nahasita. Negar-muxinka ari zarela, mukiekin eztarrian trabatzeko grazia da. Ahalmen sentibera bat, aurkako mundu batean, betikoa. Beharbada esan genezake gorroto samurra dela, edo gogortutako xamurkeria; beharrezkoa den zerbait, katalizatzaile gisa edo guztiz alferrikakoa den zerbait bezala, traba izugarri bat. Makurrena zera da: ziurrena ez duela definizio zehatzik, edo ez dakigula definitzen; beraz, benetan NENAZA bazara, ondo jakingo duzu zertaz ari garen.

Talde multiformea gara, mutantea eta heretikoa ere bai, amorruz kutsakorra eta txundigarria. Performanceak, fanzineak eta poesia egiten dugu, oihuka aritzen gara, abesten dugu, pentsatzen dugu, hitz egiten eta dantzatzen dugu ahal dugun guztia.

Hona hemen bolada honetan Nenazas izan garenon artean (une batez besterik ez bada ere) sortu diren galdera batzuk, gure ustez partekatu beharrekoak:

Arteek ahalmen iraultzailea dutela uste duzue?
Guk feminismotik kanpo kokatuta hitz egin genezake? Orduan, geure hitzak zentzurik izango luke?
Hartzen dugun jarrera sendoa al da? Beharra dagoela uste duzue?
Kulturak undergrounden baizik ez al du iraunarazten?
Pertsonek sentsibilitatea dutela uste duzue?
Erreproduzigarritasun teknikoa dagoela uste duzue?
Guk geuk egiteko aukera dagoela uste duzue?
Formak edukiaz hitz egiten al du?
Honekin guztiarekin aurrera egin behar al da?

F+HACKING MATERIALS (Paola Guimerans)

F+Hacking Materials es un taller que genera un encuentro entre personas de diferentes disciplinas para conocer herramientas “low cost” de cara a crear tus propias prendas, integrando la electrónica en textiles con materiales como los hilos y telas conductoras o pinturas que reaccionan al calor, por ejemplo.

F+Hacking Materials ha tenido lugar dentro de la programación de Bilbao Art District durante el Fin de Semana de las Artes (15 y 16 de Mayo) coordinado por T-festa y diseñado e impartido por la artista y educadora Paola Guimerans en colaboración con Truca-Rec.

Este encuentro se ha dado en el Mercado del Ensanche de Bilbao. Compartimos algunas fotografías de T-festa, de Paola y de Mónica Deprint, de quien podéis leer un post personal sobre la experiencia en el taller en su blog Monica Deprint, Mónica es seguidora incondicional de la cultura maker y del trabajo de Paola.

Gracias Paola, gracias Alessio de Truca-Rec, gracias Bilbao Art District y muchas gracias a Mónica y a todxs lxs participantes.

Eskerrik asko eta laister arte!!! cimg1908 paola-1escuchandocolorworking030034020cimg1913bolso-paola039cimg1938001

FAST COLOR PRINTS

No es por nada pero el taller que coordinamos en PUERTA dentro de la programación de Bilbao Art District salió estupendamente y no es para menos, ya que contábamos con unos unxs proferosxs de lujo y unxs alumnxs de primera categoría.

Fast Color Prints es un método DIY para hacer serigrafía sobre textil en casa o en tu taller sin necesidad de tener un equipo profesional. Durante una mañana puedes aprender a estampar tejidos además de estar en buena compañía.

Profesora: Araitz Urbeltz

Soporte Técnico: Juan Malk

Ayudandes: Laura T-festa, Rosa T-festa

Fotografía: Ángel “Ardiluzu” (las que están mejor) y otras hechas por Laura y Rosa con la cámara del movil. Están todas mezcladas. ¡Viva la variedad! demo-Araitz demo_araitz2dibujando_cristalalumnxs-bocetandoconcentradostrabajando2 araitz-elsaangel6 angel7 angel5angel8 angel9 angel12 angel11 angel2 angel-foto1 alumnxsconbolsoangel10